XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beren laburrean, hatsik gabe gelditu ginen horiek irakurrita: Airez aire.

Puska batean ez genuen deus adierazi. Garazi mintzatu zen, azkenik.

- Ausartuko gara?

- Tira -nik bihotzak zimiko egiten zidala.

Zer eta hegan egitea! Inork asma lezake gauza zoragarrioagorik?

Sorginaren liburuaren atal honetan ukenduak ziren nagusi.

Gehienetan hainbat gairen nahasketa egin behar zen.

Batean, sator baten begiak, gehi armiarma sarea, gehi pikabelarra.

Beste batean, astamenta, gehi zoldabelarra, gehi azkonarraren giltzurrina.

Hurrengoan, anderebelarra, gehi azerimahatsa, gehi apez baten sotanaren azpildurak...

Ezinezkoak, denak, guretako: belarrez deus ez genekien eta animaliei min ematea sekulako astakeria iduritu zait beti.

Bestalde, lotsaren lotsaz hil nintekeen herriko apezarengana joan eta sotana eskatu baino lehen.

Etsitzekotan, irakurtzen ari ginen atalaren azkenera ailegatu ginen.